HIK HASI pedagogia elkartearen ekimenez 2010ean argitaratu zen Joseba Sarrionaindiaren Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako ipuin liburua. Inplikazioz beteriko ipuin laburrez osatuta dago liburua, pentsamendu autonomoa, dibergentea eta kritikoa ahalbidetzen duten proposamen literarioz betetako narrazioak guztiak ere. Denak ere interes pedagogiko handikoak.
ARTEDRAMA eta DEJABU PANPIN LABORATEGIA antzerki konpainiek elkarlanean testu horietan oinarritutako lana sortu dute.
Proposamen didaktikoa lan tresna gisa erabiltzeko aukera izateaz gain, ipuin kontaketa baten bidez, ipuinen lanketa sakonagoa egitea da xede nagusia.
Bertan lantzen diren gaiak –”Elkarrekin bizitzen ikasi”, “Komunikatzen ikasi”, “Pentsatzen ikasi” eta batez ere “Norbera izaten ikasi”-haurrei antzerkiaren bidez modu zuzenagoan hausnartzeko aukera ematea. Haurrekin antzerkia, ipuingintza eta irakur-zaletasuna lantzeak berez izan lezakeen berezko interesarekin batera.
Bi ikuskizun ezberdin prestatu dira, bi adin tartetan banatuta:
Adin tarte ezberdinentzat egokiagoak diren ipuinekin osatu da ikuskizun bakoitza.Kontaketa bakoitzen bi aktorek hartuko dute parte.
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA