“Idazlea zeu zara” antzezlanari buruzko informazio osoa topatuko duzu web gune honetan.
Joseba Sarrionandiaren izen bereko ipuin liburuan oinarrituta sortutako ikuskizuna da, Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduta.



"Itxi begiak eta imajinatu leihotik begira zaudetela. Zer ikusten duzue?", galdetu dute Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo antzezleek. "Nik txakurra", "Nika txalupa azul bat", "Nik izarrak", diote Urregarai Herri Eskolako neska-mutilek. Denek nahi dute ikusitakoa esan, denek jaso dute eskua, gogotsu.
Aulestin (Bizkaia) izan zen Hik Hasi Kalendario egun hotz batean. Eskolako txikienak San Blas opilak prestatzen ari ziren sukaldean. Urregaraiko ikasleekin antzezlan bat ikusteko asmoz joan zen haraino Hik Hasi, antzezlan berezi bat: Joseba Sarrionandiak idatzitako Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako liburuko hogei bat ipuin dramatizatu ikustera.
Begiak itxi, eta denok irudikatu izan dugu noizbait gure aurrean leiho bat dugula. Leiho horretatik gauza ugari ikusteko aukera dago: marigorringoa, basoa, txoria... Norberaren begiei jarritako leihoan norberak nahi duena ikus dezake. Hala ere, egia da aldartearen arabera mundua oso bestela ikusten dela. Umore ona dugunean, inguratzen gaituen guztia polita dela iruditzen zaigu. Umore txarrean gaudenean, berriz, zitala eta gogaikarria da mundua.
Leiho horretatik begiratzea da Joseba Sarrionandiaren Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako liburuak erakusten digun gauzetako bat.



BIZKAIKO FORU ALDUNDIA