Joseba Sarrionandia idazle oparo eta sakonenenetakoa dugu. Poesia eta nobelagintza landu ditu baina batez ere ipuingintzan da aitzindari eta maisu.
Haurrentzat eta haurrekin partekatzeko ipuinak idatzi ditu liburu honetan. Balio poetiko handiko narrazio horien bidez, aurkezten diren egoerak interpretatzera eta, horrekin, berreraikitzera bultzatzen gaitu idazleak.

Gozatzera eta irudimenaren munduan bidaiatzera gonbidatzen gaitu berriz ere idazleak, poesiaz jantzitako bere prosaren bidez. Umorea bidelagun, errealitatea eta absurdoaren arteko mugak lauso, ipuin bakoitzean harrituta uzten gaitu : pentsaraztera bultzatzen gaitu.
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA